XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

YUGOSLAVIAKO NAZINO-IZKUNTZAK

Kroazian deklarazinoa zer dan galdetu ezkero munduan deklarazino bat baino ez balego lez erantzungo deutsue.

Izan be Kroazian izen hori daroan agiri inportante bat dago, intelektualak kroaziar izkuntzearen alde 1967-ko martxoan egindakoa, alegiá.

Deklarazino honegaz asten dira, Yugoslavian, gerra osteko nazino-burrukak.

Serbiak eta Kroaziak ditue Yugoslaviako kultura nazionalik andienak, nazinorik andienak be biok diran lez.

Bion izkuntzak eslabikuak dira eta horregaitik antz andikoak, eslabiku guztiak lez.

Kroaziarrak, halan be, serbiarrak baino literatura zaharragoa ta ugariagoa dauke Mendebalekó latin-influentzia garbi garbi agiri jako literatura honeri.

Gutenberg il eta 30 urtera, ba eukan Kroaziak bere lehenengo inprentea.

Yugoslaviako Demokrazia Erritarrak, hainbeste nazinotasunez egindakoa izanik, ez dauka Erresuma edo Estadu guztiarentzat balio dauan batasun-izkuntza natural bat, lau baino: serbiera, kroaziera, eslobakera ta, mazedonioa.

Izkuntza nagusi bat euki gurarik Yugoslaviak serbo-kroaziera autatú eban; baina, bide batez, izkuntza guztien beregaintasun edo soberania aitortzeñ ebalarik.

Serbo-kroaziera ez da, teorian behintzat, ez serbiera ta ez kroaziera.

Baina praktikan serbiera utsa da intelektualen deklarazinoan irakurten danez.

Zera irakurten da deklarazinoan: Alderdi Komunistearen aldizkari ta egunkarietañ, albiste-agentzia Tanjug-en, irratian, administrazino guztian, trenetan, politikazko ta ekonomiazko literaturan, diplomazian ta politikazko erakundeetañ eta abar, serbiera utsa egiten da!.

Armadañ, esaterako, serbiera egiten da Yugoslavia guztian, eta gazte danak joan behar dabe armadara.

Bosniako eskoletan, umeak kroazieraz egindako idazlanak ez-egindakotzat ixten ziran.

Holan ba, kroaziar intelektualak egindako protestea beste nazino guztietakoak be bardin egin eikeen.

Ta horregaitixek izan ziran hain gogorrak deklarazino honek sortutako zaratak.

Telegram kultura-aldizkarian agertu zan deklarazinoa; egun bi geroago,Vjesnik astekari komunisteak lau aizeetarako zabalkundea emon eutson.

Aserratu egin ziran serbiarrak aserratu baina, ordurako, Kroaziako Alderdi Komunistea be su artuta egoan.

Alfer alferrik izan da, deklarazinoa izenpetu eben-intelektual eta irakasleak Alderditik kanpora jaurtigitea.

Ez dau merezi Yugoslaviako izkuntza arazoak luzeago jarduterik.

Zaraton barri, sarritan ikusi geinke egunkarietañ; eta etorkizunean be ikusiko dogula esan leiteke.

Baina aurreko artikuluak ahaztu barik, esan egin behar da, Yugoslaviako Demokrazia Erritarrak egitura edo estrukturazko gatx gogorrak daukazala.

Eta Estaduaren egitura ustel horrexeri zor jakola hainbat ekonomiazko, politikazko ta kulturazko ezbardintasun eta injustizia.

Holantxe ulertu dabe kroaziarrak hizkuntzearen aldeko burrukea, egitura okerren aurkako burrukea dala.

JOSE AZURMENDI.